Nire lana

Euskal Herriko Unibertsitateako Matematika Saileko irakaslea naiz 2024ko apiriletik.

2023ko otsaila eta 2024ko apirila bitartean Marie Curie postdok ikerlaria izan nintzen Brasiliako Unibertsitatean, Pavel Shumyatsky-rekin elkarlanean.

2020ko abendua eta 2023ko urtarrila bitartean postdok ikertzailea izan nintzen Düsseldorfeko Heinrich-Heine Unibertsitatean, Benjamin Klopsch-ekin elkarlanean.

Euskal Herriko Unibertsitatean egin nituen doktoretza ikasketak Matematika eta Estatistika programan, Gustavo Fernández-Alcober-en zuzendaritzapean. 2020ko urrian lortu nuen doktore titulua.

Nire CVa (ingelesez) hemen topa dezakezu.

Ikerkuntza interesak

Nire interesak honakoak dira:

  •  p-talde finituak eta pro-p taldeak
  • Talde boteretsuak eta talde uniformeak
  • Hitzen problemak
  • Hausdorff-en dimentsioa talde profinituetan
  • Adierazpen modularren hazkundea
  • Trukatze probabilitatea
  • Denbora konplexutasun aljebraikoa

Posta elektronikoa

iker.delasheras@ehu.eus

Helbidea

Sarriena Auzoa, 48940 Leioa, Bizkaia

Zientzia eta Teknologia Faktultatea, Matematika departamentua

Report abuse Learn more